Proiektuak

Backup irtenbidea eta negozioaren jarraipena TALLERES MENDIn

Bezeroarekin izandako elkarrizketetan, erorketa kritikoa gertatuz gero sistema bizkor berreskuratzea ahalbidetuko liokeen irtenbideak izateko interesa adierazi zuen.

 

Enpresako azpiegitura ez da konplexua: sistemak bertara konektatuta dauden 10-15 erabiltzaile biltzen ditu eta aplikazioen eta fitxategien zerbitzarian oinarrituta dago sistema. Irtenbidearen zenbatekoak orekatua izan behar du, bezeroak onar dezakeen kostuan emaitza onena lortuta.

Sare-Berrik ikuspegi objektibotik aztertzen ditu irtenbide teknologikoaren beharra eta inpaktu ekonomikoa bezero bakoitzerako eta irtenbideak amaierako bezeroaren arabera pertsonalizatzen ditu.

Sare-Berrin tipologia horretarako irtenbide egokia dugu. Bertan, gure QBACKUP kopien esternalizazioko irtenbidea eta QCONTINUIDAD zerbitzua uztartuta, enpresako ingurune kritikoa bizkor berreskuratzea bermatzen dugu (aplikazioak eta datuak barne).

Bezeroak bere instalaziorako erantzun egokia topatu du, jarraipeneko maila ezin hobea lortuta. Berreskuratzeak egiteko ezarritako aldian aldiko egiaztapenen bidez egiaztatu dugu hori.