Proiektuak

Cpd birtualizazioa TRANSPORTES SAN JOSE LOPEZ SA

Behar bezala burutu ditugu Lanbarreneko Tr. San Jose Lopez enpresaren azpiegitura berritzeko, modernizatzeko eta kontsolidatzeko lanak.

 

Behar bezala burutu ditugu Lanbarreneko Tr. San Jose Lopez enpresaren azpiegitura berritzeko, modernizatzeko eta kontsolidatzeko lanak.

Ezarritako irtenbidea Vmware Vsphere essentials plus-en irtenbidean oinarritu dugu. Oso elementu garrantzitsuak eskaintzen dizkigu aukera horrek:

-Hardwarea optimizatzea.

-Eskuragarritasun handia eta ezbeharren aurrean berreskuratzeko aukera

-IT lanak soiltzea

VMOTION eta HA osagaiak (besteak beste) irtenbide horren oinarrizko zatiak dira.

Hardware elementuen artean, instalazioan DL380 familiako 2 HP Proliant zerbitzari berri eta HP P2000 biltegiratzeko kabina jarri ditugu.

Irtenbide horri esker, zerbitzari fisikoen kopurua gutxitu egin da (8 zerbitzari izatetik, 2 host zerbitzari izatera) eta ingurune horretan 8 makina fisiko birtualizatu dira.

Bezeroaren aurreikuspenak betetzea lortu dugu eskuragarritasun maila handia, errendimendu hobea eta eskalagarritasun handiagoa jarrita. Gainera, segurtasuna areagotu da HA dutelako eta zerbitzarien geldialdi-denbora txikiagoa izango da VMWAREren birtualizazio-teknologiari esker.

Uneotan, biltegiratze-kabinan ari gara lanean cpd-tik gertu dauden instalazioetan. Horretarako, zuntz optikoaren bidez lotu dugu.