Posta-proiektu aurreratua SILICONAS SILAM SAn
Barneko posta-sistema zuten eta eguneratu beharra zegoen. Era berean, kopien kudeaketa, posta-bezeroaren tresnak eta segurtasun perimetaraleko tresnak zituzten. Horiek guztiek kostu handia eragiten zuten ekonomia arloan zein administrazioan.
Gure qemail irtenbidea erakutsi genuen. Erabileraren arabera ordaintzen den posta-zerbitzari horrek hurrengo behar hauek estaltzen dituen irtenbide kudeatzailea eskaintzen dio bezeroari:
Postako irtenbide aurreratuak erabiltzailearentzako funtzionalitateak eta lankidetzako tresnak eskaintzen ditu. Hauek, adibidez: egutegiak, kontaktuak, zereginak eta abar.
Edozein gailu mugikorretatik lan egiteko aukera eskaintzen du.
Segurtasun integrala bermatuta dago postaren babes eta iragazketa aurreratuekin.
Postaren kudeaketa eta euskarria Sare-Berrik eskaintzen ditu.
Ezarpen horren ondoren, bezeroak honako behar hauek guztiak konpondu ditu: egutegi publikoak erabiltzea; kontaktuak, egutegiak, bidalitako eta jasotako elementuak, eta lankidetzako beste elementu batzuk gailu mugikorrekin erabat sinkronizatzea, berehalako mezularitza barne.