Birusen aurkako babesa lanpostuen eta sareko zerbitzarien segurtasuna bermatzeko.
SaaS irtenbideekin konbinatutako irtenbide zentralizatuak
SEGURTASUNEKO IRTENBIDEAK EKIPO, ERAMANGARRI ETA ZERBITZARIETARAKO
Panda Security-k ekipo eta zerbitzarietarako irtenbideak biltzen ditu. Mehatxu ezagun edo ezezagunetarako babes osoa eta fidagarria eskaintzen dute.
ZUEN ENPRESAKO EKIPOEK babeseko eta kontroleko sistema ona al dute?
Edozein ekipo, lan-estazio, eramangarri edo artxiboen zerbitzarik malwarearen eta beste mehatxu batzuen aurkako babes eragingarria behar du.
Edozein enpresak jasan ditzake segurtasun-arriskuak informazio kiritikoak ihes egin dezakeelako kontrolatu gabeko gailu eramangarrietatik eta seguruak ez diren sareen konexioengatik, behar bezala instalatuta eta eguneratuta dauden segurtasun-baliabideak ez izateagatik edo, besterik gabe, horiek ez direlako enpresaren benetako beharren araberakoak.
Panda Securityren irtenbideen bidez, honako hauek lor ditzakegu:
- Ekipo, eramangarri eta zerbitzarietarako babes maila handiena bermatzea.
- Kostuak minimizatzea: inbertsiorik gabe, eta hardware edo software arloko mantentze-lanik gabe.
- Inpaktua minimizatzea ekipoetan eta sarean.
- Eguneraketak automatizatzea eta, gainera, gardenak izatea.
Hori guztia plataforma kudeagarrien bidez egiten dugu eta, horri esker, tresnen kontrola erraztu dezakegu. Gainera, erraza da horiek guztiak erabiltzea.