CLOUD AZPIEGITURA (IAAS)

IaaS, Cloud inguruneko zerbitzariak, erabiltzeagatik ordainduta
Zuen negozioa, kostu operatiboak eta oraingo zerbitzua aztertzen eta erakunderako Cloud plan estrategikoa zehazten dugu.

 

IaaS (Azpiegitura zerbitzu gisa). Gero eta enpresa gehiagok erabakitzen du irtenbide mota horiek erabiltzea. Oinarrizko ideia Cloud ingurunean, erakundetik kanpo, zerbitzariak izatea da. Horrek irtenbide ugariak ezartzeko baliabideak eskainiko lizkiguke azpiegitura bezeroaren CPDan (datuak prozesatzeko zentroa) izan beharrean.

Konputazioko baliabide horiek PPU (Erabileraren araberako Ordainketa) formularen bidez eskaintzen dira. Enpresak baliabide horien kontsumoaren, erabilitako disko-espazioaren, PUZen denboraren, datuen transferentziaren eta abarren truke bakarrik ordaintzen du.

Hauek dira irtenbide mota horiek eskaintzen dizkiguten abantaila nagusiak:

  • Kostuak aurreztea
  • Baliabideen eskalagarritasuna
  • Sistemen eskuragarritasuna
  • SLA akordioak

Sare-Berrin azpiegiturak hedatzen eta kudeatzen ditugu laino pribatuekin eta hibridoekin, IT baliabideak modu automatikoan hornitzen ditugu eta edozein makinaren bizitza-zikloa kontrolatzen dugu, mantentze-lanez gain.

Birtualizazioaren kudeaketa zentralizatua eta erosoa (web-panelarekin) zerbitzu gisa azpiegitura bidez: cloud sistema pribatua ezar dezakegu zuen erakundean. Erabat funtzionala eta erraz autokudeatzeko modukoa da.

Kasu bakoitza berezia da eta, hori dela eta, SARE-BERRIn bezero bakoitzaren berezitasunak aztertzen ditugu cloud-ak zuen erakundean zer eskainiko lukeen baloratzeko. Hori kontuan izanda, teknologia zuen negozioarekin lerrokatzen dugu eta eredu ugariren aldeko apustua egiten dugu enpresako helburuekin bat datorren irtenbidea bilatzeko asmoz.