CLOUD (LAINOA)

Cloud computing-eko eredua eskaeraren araberako Informazio Teknologiako zerbitzuak entregatzeko eta kontsumitzeko modua da (beharrezkoak direnean erabiltzen dira).
Sare-Berrin bezeroaren beharretara bideratutako irtenbide mota ugari eskaintzen dugu haiek ezartzeko, migratzeko eta kudeatzeko garaian laguntza emanda.
Internet bidez informatikako baliabide eskalagarrietara (sareak, zerbitzariak, biltegiratzea, aplikazioak eta zerbitzuak) eskaeraren araberako sarbidea ahalbidetzen duten irtenbideak eskaintzen ditugu.

 

Sare-Berrin erabat kudeatzen dugu zerbitzarien edo zerbitzuen migrazioa gure cloud plataformara. Horretarako, benetako beharren eta horren kostuen azterketa egiten dugu lehenik eta behin, eta migrazioaren plangintza egiten dugu ondoren. Amaitzeko, haren kudeaketa eta mantentze-lanak egiten ditugu.

Cloud zerbitzuen gure portfolioaren baitan, lehen aipatu ditugun backupeko eta postako zerbitzu kudeatuak daude, baina horiez gain, zerbitzarien azpiegiturarekin (laas) eta zerbitzu gisa softwareko irtenbideekin (Saas) lotura handiagoa duten beste batzuk ere badaude.

"Azter dezagun jarduera, ikus ditzagun beharrak eta har dezagun irtenbide onena"